Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoen, bai sustapen artistikoa bai mugimendu asoziatibo eta komertziala piztea da LA PALANKA ZINEMALDIAren helburua. Bide batez, zazpigarren artearen eta ikus-entzunezko kulturaren barruan agertzen diren herri-sorkuntza berriak erakusteko aukera ematea da.

Zinemaldi hau San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta ZabalakoEnpresak eta Dendetako Elkarteak eta 2018/2019 PlanSingulareko ikasleek sortu dute (Harrobia Ikastolan Bilboko Udala eta Lanbide), Aldauri Fundazioaren laguntzarekin.

Izen-ematea

Lehiaketa dohainik da, maila, gaitasun eta ezagutza tekniko guztietara zuzenduta dago. Izen-ematea eta oinarrien onespena 2019ko apirilaren 1etik, astelehena, maiatzaren 3ra, arratsaldeko 14,00ak arte.

Lehiaketan parte hartuko duten lanen ezaugarriak

  • Gehienez 120 segunduko ( bi minutu) luzera izango dute
  • Argitaragabekoak eta originalak izan behar dira ( gai eta formatu librean)
  • Auzoko edo auzotik kanpoko pertsonek, Erakundeek edo Merkatariek parte har dezakete baina Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoei buruzko lanak soilik aurkez ditzakete.
  • Filmak editatua egon behar dira, editatu gabekoak ez dira onartuko sekuentzia-plano bakarrekoak izan ezik.
  • Merkataritza mailan “spots” iragarkiak aurkez daitezke.
  • Irudi iraingarri eta zakarrak dituzten bideoak ez dira onartuko,eta errespeturik gabekoak ere ez.
  • Irudi edo hizkera arrazista, matxista edo genero-berdintasunaren kontra doazen lanak bereziki lehiaketaren kanpoan geratuko dira.
  • Egileak edo talde bakoitzak film labur bakarra aurkez dezake.
  • Antolatzaileek giza eskubideen kontrako film laburrak erreproduzitzeko eskubidea beretzat gordetzen dute..
  • 3 maila desberdinak egongo dira: Erakundeak, Merkataritzak eta banakakoak.
  • Bai erabiltzen den teknika bai gidoia eta hizkera inklusiboa baloratuko dira.

Bidaltzeko euskarriak

  • info@lapalankazinemaldia.eus
  • Aldauri Fundazioa (Plz. Corazón de María, 4)Lu-ju 9:00-15:00+17:00-20:00 Vi 9:00-15:00
  • Bilbao Historikoa – Expogela (San Francisco, 32) Lu-Vi 9:00-15:00
  • Cibercom Locutorio (Zabala, 59) Lu-Vi 10:00-14:00+16:00-22:00 Sa 10:00-14:00 16:00-22:00
  • Jantziprest (Bilbao La Vieja, 6I) Lu-Vi 9:00 a 13:30 y de 15:303 a 19:00

Beste era batzuen bitartez bidaltzeko antolatzaileei galde diezaiekezue.

  • Lanekin batera oinarri hauetan erantzita dagoen inskripzio orria aurkeztuko da, egileen izena eta harremanetan jartzeko telefonoa adieraziz.
  • Bideoen bidalketak lehiaketa honen oinarrien berezko onarpena dakar, eta izen-emate moduan hartuko da.
  • Egile edo egileak filmaren eta bertan agertutakoaren erantzule bakarrak dira, antolatzaileek erantzukizun legal guztiei uko egiten diete.

Jasotako film laburren argitaratzea

Epaileek hoberen baloratutako 15 film laburrak Bilbo Zaharra San Frantzisko eta Zabalaren film laburren I.Lehiaketa LA PALANKA ZINEMALDIA” ikusgai jarriko dira 2019ko maiatzaren 11an 12,30etan Mariaren Bihotzaren plazan, ikusleek ezagutu eta aintzat har ditzaten. Une horretan bertan egingo da sari banaketa ere.

Aurkeztutako film labur guztiak La Palanka Zinemaldiaren web orrialdean argitaratuko dira. Gainera, antolatzaileek filmak argitaratu ditzakete ( guztiz edo partzialki) egoki iruditzen zaien edozein komunikabide zein sare sozialean.

Parte hartzaile guztiek ordezkari bat izan beharko dute Zinemaldi honetan saria hartzeko. Pertsona horri identifikatzeko akreditazio-txartela emango zaio. Lanaren egilea izan ezean antolatzaileei jakinarazi beharko zaie, sarien gaineko kontrola izan dezaten.

Film laburren egileak, zine-jaialdian parte hartze hutsagatik, antolatzaileen eskutan uzten ditu, debalde, era esklusiboan eta txapelketaren emaitzak argitaratu arte, erreprodukzio eskubideak, komunikazio publikoa eta film labur osoaren edo zati baten banaketa egiteko eskubidea, pelikula edozein hedabide edo formatuan hedatua izan dadin, sare sozialak eta ikus-entzunezko plataformak barne.

Eskubide hauen erabilera txapelketa hedatzeko eta banatzeko helburuekin soilik izango da.

Epaimahaiak emaitzak argitaratu arte, egileak ezin izango du filma erakutsi ezta publikoki zabaldu ere, edozein formatutan zein hedabidetan.

Aurrekoak filmaren eskubideen lagapena dakar txapelketak dirauen heinean. Filmaren erakusketa ez da inoiz aberasteko helburuarekin egingo.

Aurkeztutako lan guztiak egileen eskutan geratuko dira sari-banaketatik 15 egunetara. Txapelketaren antolatzaileek nahi duten arte beraien web gunean mantentzeko eskubidea gordetzen dute.

Balioztatze irizpideak

  • 3 atal hauek kontuan hartuko dira: 3 auzoen ikuspegi positiboa (%50), gidoia edo gaia (%30) eta erabilitako teknika (%20)
  • Atal bakoitzean1etik 10era puntuazioa jarriko da.
  • Berdinketaren kasuan ikuspegi positiboan puntu gehienak lortutakoa irabazlea izango da. Dena den, berdinketak jarraitzen badu gidoirik onenari erreparatuko zaio. Puntuazio berdina mantentzekotan, azkenik teknika onenari begiratuko zaio.
  • Azkenean berdinketa egonez gero epaileek hartuko dute erabakia eta apelaezina izango da. Txapelketak hiru sari mota ezartzen ditu:
  • Urrezko Palanka Film labur onenari
  • Zilarrezko Palanka Gidoi hoberenari
  • Burdinazko Palanka Ikusleen saria ( txalo zaparradaren arabera) Sariak

Banakakoa Erakundeak Merkataritzak
Urrezko Palanka -Berreskuratutako ordenagailu portatila Linux Sistema Eragilerekin -Merkataritza Bonoa -Estatua
Zilarrezko Palanka -Disco gogorra, kanpoko SSDa -Merkataritza Bonoa -Estatua
-Disco gogorra, kanpoko SSDa -Merkataritza Bonoa -Estatua
-Disco gogorra, kanpoko SSDa -Merkataritza Bonoa -Estatua
Burdinazko Palanka -Merkataritza Bonoa -Estatua

Epaimahaia

Epaimahaia antolatzaileek aukeratutako 5 kidez osatuko da.

Epaimahaikideek lanak Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalaren filmlaburrenI. Lehiaketa “LA PALANKA ZINEMALDIA” ikusgai izan ondoren balioetsiko dituzte. Sarien erabakia egun horretan argitaratuko da

Jaialdiaren zuzendaritzak bere gain hartzen du oinarri hauetan jorratzen ez den beste edozein alderdiri buruzko erabakia.

LaPalanka Zinemaldia

Hoja de inscripción / /Inskripzio orria

Código / Kodea
Título del video / Filmaren titulua
Autor/autores-as Egile/egileak
Nombre / Izena Email Telefonoa
Asociación Elkartea


Comercio Saltokia


Particular Banakakoa


He leído y acepto la Política de Protección de Datos y el Aviso Legal en la web www.lapalankazinemaldia.eus y las bases que rigen este concurso

www.lapalankazinemaldia.eus weborrian argitaratutako Datuen Babesa eta Lege Oharra irakurri eta onartzen ditut, eta lehiaketaren oinarriak ere

LaPalanka inskripzio orria (inprimatu eta bideoarekin aurkeztu)