La Palanka zinemaldia proiektuaren ideia 2019ko otsailean agertzen da “IKT animatzailea” Harrobia Ikastolan ikasten duten 2018ko Plan Singularreko ikasleen eskutik. (Bilboko Udalaren eta Lanbideren ikastaroa)

  • Hedabide batzuetan gure auzuneari buruzko berriak argitaratzen dituztenean, gehienetan, ikuspegi negatiboarekin izan ohi dute lotura; tamalez, gutxitan hedatzen dira auzo hauetan gertatzen diren jazoera positiboak.
  • Proiektu hau herritarrei, elkarteei, merkatariei eta enpresa hitza emateko helburuarekin sortzen da. Honela, auzo hauetako ikuspegi positibo orokorra eman dezakete, dauzkaten posibilitateak indartuz eta beraien biztanleen bizimodua aldatuz.
  • Herritarren mezuak sare sozialen bidez zabaldu daitezke teknologia berriak erabiliz, komunikatzeko kanal positiboa sortuz.

Misioa:

  • Film laburrak sortuz eta erakutsiz, harremanak sor daitezke auzo hauetan lan egiten duten beste gizatalde batzuekin. Hala, ingurunearen ikuskera hobetu liteke, guztientzako onura ekar lezakeena.
  • LA PALANKA ZINEMALDIA”ren azkeneko ekitaldian hobekuntza hau aurrera eramaten ahalegindu direnak saritzen dira. Bide batez, jendarteari 3 auzo hauetan dagoen ondarea erakusten zaio, hiri eta kultura aniztasuna aintzatetsiz.
  • Komunikabideen aurrean elementu erakargarri eta itzulkin-sortzaile moduan agertzen dira.

Proiektua zuzenduta doan gizataldeei

Merkataritza:

  • Bai Zinemaldian bai plataforma digitaletan beraien spotak edo film laburrak ikustea onuragarria izan daiteke.
  • Parte-hartzaileek, filmak grabatzen dituzten bitartean, auzo honetako Merkataritza ezagutuko du; izan ere, auzoan zehar jende gehiago ibiliko da.

Elkarteak:

  • Beraiek egindako eguneroko lana eta ekitaldiak erakusteko aukera hobea izango dute auzoan. Beraz, bazkide berriak apuntatzea askoz errazago lortu ahal izango dute.

Auzoteria:

  • Ekitaldi honetan parte hartzeak auzokideen artean elkar-ulertzea eta enpatia indartzen ditu eta teknologia berriekin daukagun harremana estuagoa izan daiteke.

Orokorrean:

Bilbon zehar gero eta film gehiago grabatzen direla kontuan hartuta, behar ekonomiko handiko zonaldeetan egitea, eta, gainera, herritarrei zuzenduta, oso berritzailea ez ezik, nabarmenagoa ere izango litzateke, Zinemaldiari balio handiagoa emanez.